Zerbitzuak
ETXEKO OLIOA BILTZEKO ZERBITZUA
Etxeko olioa biltzeko sektorean, biztanleak kontzientziatu behar ditugu administrazioaren laguntzaz. Rafrinorrek, hain zuzen ere, kontzientziaziorako kanpainak diseinatu eta abian jartzen ditu. Esate baterako, hezkuntza-hitzaldiak ematen ditu bere zerbitzuaren helburu diren udalerrietako ikastetxeetan, etorkizunean ingurumenaz arduratuko den gizartea dagoelako bertan.
Rafrinorrek zerbitzu osoa eskaintzen dio udalari, eta udalak zerbitzurako beharrezkoak diren jarduerak uzten ditu Rafrinorren esku. Rafrinor prozesu osoaz arduratzen da: edukiontziak jartzea, biltzea eta artatzea.
Rafrinorrek kasuan kasuko udalarekin batera abian jartzen du edukiontziak lekuratzeko proiektua, eta, horretarako, honako urrats hauek ematen ditu:
– Edukiontzien kokalekua honako faktore hauen arabera aztertzea:
a) Biztanleen dentsitatea
b) Bilketarako ibilgailuen sarbidea
c) Ibilgailuen trafikoaren etendura
– Udala eta gure enpresa edukiontzien kokalekuarekin jarri beharko dira ados, ahalik eta biztanle gehienei zerbitzua emateko.
– Udaleko teknikari arduradunarekin egingo da edukiontziak lekuratzeko plangintza. Gure edukiontzi guztiak kodetuta egongo dira.
– Kamioi jasotzaileak haien kokalekuan jarriko ditu edukiontziak: langileek adostutako lekura garraiatuko dituzte edukiontziak, eta bertan ainguratuko dituzte.
– Zerbitzua jarriko da abian: edukiontziak kokatutakoan, sisteman sartu eta kasuan kasuko ibilbideak antolatuko dira. Bilketaren maiztasuna zein izango den zehazteko orduan, edukiontziak betetzeko erritmoa hartuko da kontuan. Zerbitzuan bertan sartuta egongo da edukiontziak garbitzea eta artatzea.
– Edukiontzietan istripurik edo apurketarik gertatuz gero edo olioa zorura isuriz gero, Rafrinor bera arduratuko da horretaz.
– Udalerrietako edukiontzien bilketari buruzko datuak estranetera bidaliko dira, udalek informazio hori eduki dezaten eta kokalekuen bilakaera eta portaera zein den aztertu dezaten. Horrela, uste besteko zerbitzurik ematen ez badute, beste leku batean kokatu ahal izango dira.
Behin bilketa burututa, hau da edukiontzien harrera gunean ematen den prozesuaren eskema:
Sistema osoa bermatuta dago, enpresaren langileen profesionaltasunagatik gain, ingurumen-arriskuek eta hirugarren pertsonei kalteentzako kontrataturiko aseguruengatik ere.

