Zerbitzuak
Iragazkien garbiketa
Horecaren sektoreko landare-olio erabilia biltzeko zerbitzua ez ezik, iragazkiak garbitzeko zerbitzua ere eskaintzen dugu Rafrinorren. Iragazkiak biltzen ditugunean, beste garbi batzuk uzten ditugu bertan. Bildutakoak geure instalazioetan garbitzen ditugu ultrasoinuzko prozesuaren bitartez, iragazkiak garbi-garbi eta desinfektatuta daudela ziurtatzeko. Zenbait eratako iragazkiak ditugu bezeroen premietara egokitzeko.
