ENPRESA
RAFRINOR, S.L. landare-olio erabilia birziklatzeko enpresa 2001ean sortu zen. Olio erabiliaren kudeatzaile baimendua da, eta EAEn dauka tratamendutegia (Sandach kodea: S48083010, 3023/BIPIMAT3, NIRI industria-kodea: 48/24295).
Rafrinor bera Geregrasen sortzaileetakoa da (Landare Olio eta Gantz Jangarrien Azpiproduktu/Hondakinen Kudeatzaileen Nazio Elkartea).
15 urte baino gehiago daramatzagu landare-olioa biltzen eta birziklatzen, eta, epe horretan, 3,5 milioi kilo olio bildu ditugu urtean. Landare-olio hori tabernetan, cateringeko enpresetan, jatetxeetan, udalerrietan, erietxeetan eta azpiproduktu hori sortzen duten beste enpresa batzuetan biltzen dugu, hain zuzen ere. Enpresa handitzeko azken prozesuaren ondorioz, gure prozesaketaren ahalmena urteko 9.000 tonakoa da.
Rafrinorren helburua gure bezeroen landare-olioaren bilketa kudeatzea da. Ondoren, olioa aztertu, iragazi eta tratatu egiten da, eta biodiesela ekoizteko erabiltzen da, hau da, erretzean atmosferara CO2 gutxiago igortzen duen landare-jatorriko erregaia.
Gure bilketa-eremua Euskadi eta Kantabria dira, batez ere. Dena dela, beste autonomia-erkidego batzuetan ere ari gara elkarlanean. Jarduneko urteotan, Rafrinorrek bildutako olioaren kopuruak gora egin du apurka-apurka.
EAEn eta Kantabrian lan egiteko, administrazioak eskatzen dituen agiriak eta baimenak ditugu eguneratuta.
• EAEn, landare-olio erabiliaren bilketarako Sandach kodea: S48083010
• EAEko tratamendutegirako Sandach kodea: 3023/BIPIMAT 3
• Kantabrian, landare-olio erabiliaren bilketarako Sandach kodea: S39018005
Zenbait arlotan lan egiten dugu:
Horeca: ostalaritzako eta elikadurako enpresak
Udalak: herri-bideetan kokatutako edukiontziak.
Instalazioetan bertan bilketan eta landare-olio erabiliaren kudeaketan kalitateko zerbitzua eskaintzeko asmoz, Rafrinorrek erabateko zerbitzu pertsonalizatua ematen du, bere logistikaren eta instalazioen hurbiltasunaren bidez. Era berean, esperientzia eta giza baliabide zein baliabide tekniko guztiak ere eskaintzen ditugu bezeroei zerbitzu onena emateko; olioaren trazabilitatea zein balioztapena ziurtatzeko orduan, esaterako.
Biodieselaren ekoizpenean, landare-olio erabiliaren birziklapeneko eta balioztapeneko lehenengo kate-maila da Rafrinor.
Laburbilduz, landare-olio erabilia bere jatorritik kudeatzen dugu harik eta biodesel bihurtu arte.
