INSTALAZIOAK
Rafrinorreko instalazioak Urtuellako Granada industrialdean daude kokatuta. 1.500 m2-ko teilatupeko azalera dute, baita merkantzia-ibilgailuen mugimendurako 1.000 m2-ko azalera ere.
Rafrinorrek instalazioak berritzeko inbertsio handia egin zuen 2014an, 4 helburu nagusi hauek kontuan hartuta:
a) Ekoizpen-prozesuan ur-lurruna ez erabiltzea.
b) Biodiesel-ekoizleen eskakizunak betetzeko, olio erabiliaren dekantazio-prozesua zein kalitate-kontrola hobetzea.
c) 0 isuria lortzea eta, horrela, jasangarriagoak izatea.
d) Trazabilitate-sistema hobetzea, lehengai jasangarriaren arloan dugun ziurtagiriari eusteko.
Instalazioak berritzean, Rafrinorren ekoizpen-prozesuak energiaren zein ingurumenaren arloko eraginkortasunean egin du hobera. Hori dela eta, urtero 232,18 tona CO2 gutxiago igortzen ditu atmosferara, eta, horren ondorioz, bere aztarna ekologikoa gutxitu ahal izan du.
Rafrinor enpresaren ibilbidea luzea da, erabat sendotuta dago bere sektorean eta giza talde profesional bezain trebatua ere badauka. Era berean, zerbitzua gure langileek eurek ematen dutenez, inoiz ez dugu azpikontratatzen, eta prozesu osoa daukagu kontrolpean.

