RAFRINORREN ZIURTAGIRIAK
Rafrinorrek jasangarritasunaren eta garapen jasangarriaren aldeko apustua egin duenez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan ISCC ziurtagiria (International Sustainability Carbon Certification) jaso duen lehenengo enpresa izan da.
Era berean, bere eginkizunak betetzeko behar dituen ziurtagiri guztiak ere badauzka Rafrinorrek. Landare-olio erabilia 3. kategoriako animalia-jatorriko azpiproduktutzat hartzen da (bertan animalia-jatorriko produktuak frijitzen direnez, animalia-jatorriko koipe-arrastoak geratzen omen dira landare-olioan). Hori dela eta, Nekazaritza Ministerioak baimentzen ditu UCO enpresak (landare-olio erabiliarenak), eta Sandach araudia bete behar du azpiproduktu horrek.
Rafrinorrek Sandach ziurtagiria dauka tratamendutegirako nahiz zainketa-kate osoan erabilitako ibilgailuetarako.
