Zerbitzuak
Ostalaritza
Horecaren sektorean (ostalaritza, jatetxeak eta cateringa), jatetxeak, tabernak eta catering-enpresak kontzientziatzen ditugu olio erabilia kudeatzeko orduan, olio erabiliaren ekoizle handienak dira-eta.
Zerbitzu hori eskaintzeko ibilgailuak eta gidariak ditu Rafrinorrek, eta Rafrinorrek aurretiaz emandako bidoietan bezeroek gordetako landare-olio erabilia biltzen dute. Olio hori Urtuellako tratamendutegira garraiatzen dute, bertan kudeatu ahal izateko.
Gidariek ibilbideak antolatzen dituzte, enpresak kudeatzen dituen jatetxe, kafetegi, eskola, egoitza…guztiei zerbitzua eman ahal izateko. Ibilbide horiez gain, premiazko deiak ere jasotzen dira, eta gidariek berehala eskaintzen dute zerbitzua.
Zerbitzua bezeroen araberakoa izango da, beraz. Jatetxeek behar besteko agiriak jasotzen dituzte, agintarien ustezko ikuskapenen aurrean olioa birziklatzen dutela egiaztatu ahal izateko.
Cateringa eta kateak
Rafrinorrek nazio-mailako catering-enpresen landare-olio erabiliaren bilketa kudeatzeko zerbitzua du, eta enpresa lankideen laguntzaz garatzen du. Gaur egun, punta-puntako enpresekin lan egiten du Rafrinorrek.
