KONTZIENTZIATU
Ingurumenean arazorik ez sortzeko, modu berezian kudeatu behar da landare-olio erabilia. Gaur egun, herritar askok sukaldean erabilitako olioa etxeko harraskatik behera botatzen dute oraindik. Onenean, araztegira iritsiko da, eta, bertan, kostu handiko tratamenduaren ostean, uretatik bereizi ahal izango da. Prozesu horretan, osasunbideak ere zikinduko direnez, kostu handiko garbiketa eta artapena egin beharko dira berriro. Beste batzuetan, ordea, itsasora helduko denez, arazo larriak sortuko dira itsasoko faunan eta floran.
Bestetik, landare-olio erabilia birziklatzen ohitzen bagara, 2. belaunaldiko bioerregaien ekoizpena bultzatuko dugu, 1. belaunaldiko bioerregaiak baino askoz ere jasangarriagoa den produktua, hain zuzen ere.
Enplegu berdeen sorrera sustatzen dugunez, ekonomia zirkularra sortzen dugu. Nork bere ekarpena egiten badu, etorkizun jasangarriagoa lortuko dugu.
Ingurumen-balio bikoitza eskaintzen diogu gizarteari:
a) Landare-olio erabilia isurtzen ez badugu, ez dugu ingurumena kutsatuko.
b) Olioa biodiesel bihurtzean, CO2 gutxiago igorriko dugu.
