10 ARRAZOI
1. Hondakin hau harraskatik behera botatzen denean, hodiak butxatu egiten dira, eta karraskarientzako elikagaia ere bada.
2. Litro bat oliok 40.000 litro ur kutsatzen ditu. Hondakin hori harraskatik behera botatzea hiriko urak kutsatzeko arrazoi nagusia da.
3. Herritar batek 20 litro olio inguru kontsumitzen ditu urtean, eta kopuru horren %10-%20 botatzen da. Beraz, gero eta nabariagoa da hondakin horren gaikako bilketa sustatu beharra dagoela.
4. Oso garestia da erabilitako olioa ur-araztegietan tratatzea, eta kostu handi hori zergen bidez ordaintzen da.
5. Olioaren edukiontzian botatako ontziak ere birziklatu egingo direnez, ez da beste hondakinik sortuko.
6. Hondakin hau birziklatzean, biodiesela lortzen da, hau da, ingurunea errespetatu eta inoiz agortzen ez den energia berriztagarria.
7. Biodieselaren errekuntzaren ondorioz CO2 gutxiago igortzen denez, negutegi-efektua murrizten da.
8. Guztion konpromisoa izan behar da ingurumena zaintzea.
9. Ekonomia zirkularra bultzatu eta enplegu berde berriak sortuko dira.
10. EBk eta gure administrazioak ezarritako birziklapen-helburuak betetzen lagundu beharra dago.
