NOLA BIRZIKLATU?
Etxeko landare-olio erabilia ontzi erosoenean gordeko dugunez (plastikozko ontzian, ahal dela), etxean dauzkagun ontzien berrerabilpena bultzatuko du Rafrinorrek: ur- botilak, leungarrien ontziak, freskagarrienak… Gainera, tapoia itxiko dugu beti.
Ontziak berrerabili olio erabilia gordetzeko. Horrela, ez da CO2 gehiago igorriko etorkizunean hondakinak izango diren beste ontzi batzuk ekoizteko. Izan ere, ontzi horiek tratatzean, CO2 gehiago igorriko litzateke berriro.
Gaur egungo kontsumo-gizartean ontzi ugari ditugunez, ez da batere zentzuzkoa landare-olio erabiliaren birziklapenerako beste ontzi batzuk ekoiztea, ez arlo ekonomikoari begira ez ingurumenari begira.
Olioa hozten utzi beharra dago ontzian gorde baino lehen. Olioa ontzian gordetzean, hobe da substantzia solidorik ez isurtzea.
Ontzian, landare-olioa baino ez da gorde beharko (ekilore-olioa, oliba-olioa…), hau da, frijitzean geratutako edo kontserba-potoetako olioa eta inoiz ez olio mineralak (autorako olioa…).
Ontzia edukiontzi hurbilenera eramango dugu beteta dagoenean.
