JASANGARRITASUNA
ISSC
ISCC jasangarritasunerako eta negutegi-efektuko gasen igorpenerako sistema aitzindaria da. Alemaniako agintariek 2010ean mundu-mailan onetsitako lehenengo sistema izan da. 2011ko uztailean Europako Batzordeak ISCC onartu zuen energia berriztagarriei buruzko zuzentarauak (RED) betetzen dituen lehenengo sistema moduan. Informazio gehiago lortzeko, web orri ofízialera jo besterik ez dago: www.isscc-system.org
2013ko uztailetik aurrera, derrigorrezkoa da landare-olio erabilien ziurtagiria edukitzea biodiesela ekoizteko. Ziurtagiririk eduki ezean, ez dago landare-olio erabilia biodiesela ekoizteko erabiltzerik, ezta jasangarritzat hartzerik ere.
Rafrinorrek ISCC sistema europarraren ziurtagiria daukanez, zenbait lan-protokolo bete behar ditu, eta nazioarteko enpresa independenteek egiaztatu behar dituzte.
Urtero, bildutako landare-olio erabiliaren sorlekua eta helmuga kontrolatzeko auditoria egiten da, eta, horrela, landare-olio erabiliaren jasangarritasuna zein trazabilitatea ziurtatzen dira.
Halaber, urtero barruko auditoria ere egiten da, eta, horretarako, ISCCn espezializatutako langileak ditugu (ISCC ziurtagiriaren eranskina ikusi).
